martes, 23 de mayo de 2017

Argazkiak

1.ARGAZKIA:
WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.57.19.jpeg
Argazki hau 4 urterekin izan genuen inauteritako festan ateratakoa da. Ikastolan euskal inauteriak ospatzen ditugu eta urtero mozorro desberdin bat erabiltzen dugu. Festa gros auzotik egiten genuen eta gero ikastola osoko ikasleak bildu eta zenbait dantza egiten genituen. Honetarako maiz bikoteka jartzen ginen eta hau da horietako momentu bat. Nik asko disfrutatzen nuen festa hauekin eta nire gurasoek esaten didatenez nire parte hartzea handia zen.
Familia gu ikustera etortzen zen (gurasoak, aiton-amonak, osaba-izebak…) eta nik gogoratzen dudanez nire lagunekin oso harro eta oso pozik joaten nintzen desfile horretan.
Argazki honetan mutil batekin dantzatzen ari naiz eta jai gehienetan berarekin jartzen gintuzten bikoteka. Dantzakidea ez genuen guk aukeratzen, irakasleak altueraren arabera egiten zituen bikoteak.
Eskubitan, atzekaldean, ikusten den ikaskidea Argentinakoa da. Asko gogoratzen dut ikastolara iritsi zen lehenengo eguna. Gelara bere amarekin sartu zen eta Karmele, irakasle oso maitagarria, berarengana hurbildu zen. Ikaslea, oso urduri, bere amaren atzekaldean ezkutatu zen. Geroxeago, ikaslea lasaitu zenean gurekin borobilean eseri zen eta guztiok bere esertzeko moduak asko harritu gintuen. Irakasleak, ikaslea hobeto sentitzeko, denoi ikasle berriaren moduan esertzeko baimena eman zigun eta oso ondo pasa genuen klasean bere kulturari buruzko galderak eginez.



2.ARGAZKIA:

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46 (4).jpeg


Argazki honek oso oroitzapen politak ekartzen dizkit. Batetik, Errealak Liga-n 2.postua lortu zuelako eta hurrengo urtean Europan jokatzeko aukera zuelako. Bestetik, festa honetan elkarrekin ze ondo pasa genuen gogorarazten didalako.
Urte hortan Gipuzkoa osoak Errealarekin bat egin zuen eta denok bihotza txuri-urdina izan genuen. Guk ikastolan ere maiz Errealaren abestia kantatzen genuen. Horregatik ikasturte bukaerako festako gaia aukeratzerakoan gure taldeari omenaldia egitea erabaki genuen.
Hor agertzen diren pertsona batzuk oraindik nire lagunak dira eta beraiekin harremanertan jarraitzen dut. Besteak aldiz, ikastetxez aldatu zirenez ez dut harremanik beraiekin. Horregatik argazki honek ilusio berezia egiten dit lagun horiek ikusterakoan.
Esan dugun moduan, gipuzkoar guztiak oso pozik geunden Errealaren denboraldiarekin. Eta gu ere horrela sentitzen ginen. Nire ustez, hori argazki horretan oso ondo transmititzen da sentimendu hori.




3.ARGAZKIA:

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46 (1).jpeg

Argazki hau irteera batekoa da. Ikasturtean zehar, normala den moduan, gehienetan nire gelakoekin bakarrik egoten nintzen. Hemen ikusten diren beste bi neskak beste gelakoak dira. Irteera hauetan irakasleek beste gelakoekin harremanak izatera bultzatzen zuten, adibidez: taldeak egiterakoan gelak nahastuta egitea, bazkaltzen genuen bitartean guztiok borobil batean jartzen gintuzten…
Gogoratzen dut nik asko disfrutatzen nuela irteeretan eta bereziki honetan, baserri batera joan ginelako. Baserrian animali pila bat ikusi eta ukitu ahal izan genituen eta argazkian ikusi dezakegun bezala astoaren gainean ibili ginen.



4.ARGAZKIA:

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46 (2).jpeg


GORA INAUTERIAK ! Bai argazki hau inauterietan ateratakoa da. Ni trogloditaz jantzita nago. Ikastolan euskal inauteriak egiten genituen, baina aurreko egunean gure gustuko mozorroaz jantzita joaten uzten ziguten. Aurreko urteetan neska gehienak printzesaz joan ginen, horregatik guraso eta irakasleen artean mozorro estandarizatuak ez eramatera animatu gintuzten.
Urte honetan, nire familia guztia trogloditaz mozorrotu ginen eta nik ikastolara eraman nuen egunean oso harro sentitu nintzen.



5.ARGAZKIA:
WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46 (3).jpeg
4.argazkian esan dudan moduan, ikastolan euskal inauteriak egiten genituen. 3 urteko gelan txorimaloz joatea tokatu zitzaigun eta ni oso gustura ibili nintzen jantzi honekin.
Argazkian beste bi ikaslerekin agertzen naiz. Erdikoa, Lehen Hezkuntza egitea beste ikastetxe batera joan zen. Eskubikoa berriz, oraindik berarekin harremana dut eta oso ondo moldatzen gara.
Atzekaldean ikusten den ataria helduen edifizioko ataria da. Aurreko urtera arte nire ataria. Ikastola asko aldatu da argazki honetatik, baina txoko horrek horrela jarraitzen du.



6.ARGAZKIA

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46 (5).jpeg


Argazki honetan, danborrada festa ospatzen ari ginen. Donostiako festarik hoberena ! Denak txuriz jantzita eta danborra edo barrila hartuta Donostia guztitik buelta ematera, danborraden atzetik dantza eginez.
Baina eguna baina lehenago hau guztia prestatu behar da. Horretarako, 2 aste lehenago danborrarekin ensaiatzen hasten ginen ikastolan eta egun batzuk falta zirenean argazkian ikusten den moduan, txanoen sardeskak eta goilarak margotzen genituen.
Urtarrilaren 20aren inguruan, ikastolan danborrada eguna osapatzen genuen eta helduen edifizioko atarian denok elkartzen ginen eta Donostiako martxa, tatiago, iriyarena, diana… abestiak jotzen genituen geure danbortxoekin.
Hara joan baino lehen dena prest argazki hau egin genuen.



7.ARGAZKIA:

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46 (6).jpeg

Gabonak, gabonak, hau zoriona. Gabonak oso ondo markatuta izaten dira umeen egutegian. Urte osoan zehar ondo portatzearen ondorioz, Olentzero maiteak, opariak ekarriko dizkie.
Nire ikastolara, urtero, goizean goiz Olentzero etortzen zen eta hamaiketakorako txistorra bokata eta gela guztirako oparitxo batzuk ekartzen zituen. Beranduago atarian, danbolinean gaztainak egiten genituen eta ikasle bakoitzak bere momentua zuen danbolinari bueltak emateko. Eta gero gaztainak jatera!
Abenduaren 24ean ikastolako heldu eta txikiak Gros auzotik irteten ginen.
Argazki hau 2 urteko gelan geundenekoa da. Urte honetan txikienak ginenez, idiek zeramaten gurdian gindoazen.



8.ARGAZKIA:

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46 (7).jpeg


Entzun arren San Fermin, zu zaitugu patroi, zuzendu gure oinak, entzierro hontan otoi. VIVA SAN FERMIN, GORA SAN FERMIN!
Festa hau ez genuen asko lantzen ikastolan, egunean bertan zuriz jantzita eta zapi eta gerriko gorriarekin joaten ginen eta atari garaian irakasle bat gezurretako zezen batekin ibiltzen zen gu harrapatu nahian.
Ikastola bukatu ondoren arropa horrekin nire gurasoekin Iruñara joan ginen eta hor festa ikusteko aukera izan nuen eta horregatik argazki honek festa horren oso oroitzapen politak ekartzen dizkit.
Honetaz gain, ikastolako azken eguna zen eta uda iristear zegoen eta nire urtebetetzerako 8 egun falta zirenez oso urduri nengoen.



9.ARGAZKIA:

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46 (8).jpeg


Argazki hau irteera batekoa da. Urtean zehar asko egiten genituen, baina hau desberdina zen, eskurtsio honetan 2 gau pasatera joaten ginen. Urtero hauetako bat egiten genuen gutxienez.
Klase egunetan zehar, gure ikuspuntutik gutxi egoten ginen lagunekin. Horregatik irteera hauek egiten genituenean 72 ordu egoten ginen elkarrekin: autobusean joan, maletekin lagundu, gela berdinean “bizi”, ekintzak elkarrekin egin, gosaldu, bazkaldu, afaldu, lo egin…
Azkeneko honek urduritasun handia sortzen zuen ikasleen artean. Askok oso gaizki pasatzen zuten hasieran, baina denbora joan ahala, oso ondo pasatzen bukatzen genuen guztiok.
Egun hauetan irakaslearen papera oso garrantzitsua zen. 3 egunetan denbora guztian gurekin egoteaz gain, haur bakoitzari behar zuena eman behar zion, egoera berezia zelako.



10.ARGAZKIA:

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46 (9).jpeg


Argazki hau 9.argazkiko egun berean da. Irteeretan gauak pasatzeaz gain, egunean zehar ekintza desberdinak egiten genituen.
Hemen ogia egitera joan ginen. Horretarako, gure kabuz masa egin genuen, gero masa zati horri forma eman eta labean sartu genuen.
Etxera bueltatzerakoan, gure ogia eman ziguten eta guk poz-pozik eraman genuen etxera.
Gogoratzen dut etxera iristerakoan gurasoek afaltzeko jarri zutela nire ogia eta oso goxua zegoela esan zidaten.
Hurrengo egunean oso harro joan nintzen ikastolara, nire familiari asko gustatu zitzaielako nire ogia.



11.ARGAZKIA:

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.49.46.jpeg


Argazki hau ZURRIOLAOKE-n dantzatzen ari ginen bitartean atera zigutena da. Urte horretan oso ospetsua egin zen pelikula baten abestia dantzatu genuen, High School Musical-ekoa.
Zurriolaokea oso garrantzitsua da Zurriola Ikastolako edozein ikaslerentzat. Hemen zure lagun taldearekin zure dantzatzeko gaitasunak erakutsi behar zenituen ikastola guztiaren (gurasoen, aiton-amonen, osaba-izeben, irakasleen, ikasleen) aurrean.
Emanaldi hauek ikastolaren egunean izaten dira, maiatzaren lehenengo larunbatean.



12.ARGAZKIA:

WhatsApp Image 2017-05-16 at 10.56.57.jpeg


Argazki hau ez dut inauteriengatik aukeratu, irakaslearen ekintzarengatik baizik.
9.argazkian agertzen den irakaslea da, Karmele. Nik asko maite nuen, oso maitagarria zen, asko laguntzen zizun…
Argazki honetan inauteriak ziren eta ez dakit ze arazo izan nuen baina ikusten den moduan, denok gelara igotzen ginen bitartean nirekin eta nire lagun hoberenarekin hitz egiten gelditu zen.
Ez dut uste arazo larririk edo garrantzitsurik zenik baina gogoratzen naizen gauza bakarra, berarekin hitz egin ondoren oso gustura sentitu nintzela.
Argazkian agertzen den beste gauza bat, eskaileren atzean dauden tubo gorri horiek dira. Tubo horiek oso garrantzitsuak izan dira nire haurtzaroan. Atari garaietan nire lagun guztiak hor sartu nahi genuen eta atariko momentu asko pasa genituen han sartuta gure kontutxoetaz hitz egiten.
Hor agertzen diren eskailerak ere garrantzitsuak dira niretzat. Zenbat oroitzapen izan ditudan eskailera horietan. Hasteko, gure geletara joateko hauek igo behar ziren. Bestetik, gogoratzen naiz elurra egin zuen egunean. Denok eskaileren goikaldean elurra mara-mara ikusiz. Momentu hori oraindik nire buruan daukat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario