jueves, 11 de mayo de 2017

2017ko martxoaren 27a

Kaixo,
Gaur klasea bi zatitan banandu du, PowerPoint-a batetik eta beste zatian testuak irakurriko ditugu.

1.zatia:

Power pointarekin hasi gara

Hemen jarriko det power pointa: Ez dut aurkitzen


Lehenengo behaketa mota desberdinak ikusi ditugu:

  • Behaketa globala → Osotasunean behatzea haur bat. “Azpimarratzekoa da ikusitakoaren hautemate estetikoa sustatzearen garrantzia: ikusten dutena polita edo zatarra, atsegina edo desatsegina den esanez hastea beraien behaketa”.
  • Behaketa sistematikoa → Irizpide bati egokitu beharr zaio (posiziokoa, kualitatiboa, erabilgarritasunaren araberakoa, erlaziozkoa… Bere atentzioa moddu analitikoan finkatzea ahalbidetuko dion behakuntza arau bati eusten ikasi behar du haurrak.
  • Behaketa konparatzailea → Behatutakoa gauzen arteko desberdintasunak eta ezberdintasunak azaltzea dakar. Orokortasunetik → Partikularretara. Alderaketa irizpideak ezagutu behar ditu.
  • Behatutakoaren komunikazioa → Haurrak adierazi dezakeena baino gehiago behatzen du. Bultzatu: lengoai korporala, plastikoa, ahozkoa, grafikoa…

Gero, esperimentazioa: Printzipio didaktikoak ikusi ditugu:
  • Ezagutza sentso-pertzeptiboa, behaketa ostean datorren esperimentazioarekin osatzen den esperientzia.
  • Barneratzeko:
    • Haurrak jarrera aktiboarekin. “ Ezagutza ez da eskuratzen errealitatea kopiatuz, bertan eraginez baizik” (Piaget, J).
    • Atsegina.
    • Zehatzak.
    • Motibatzaileak.

    • Sormena estimulatzen duena.
  • Betiere IPC barnean:
    • Elkarreragina, esperientziari eta komunikazio harremanei berebiziko garrantzia eman.
PowerPoint-arekin bukatu ondoren testu batzuk irakurtzen hasi gara:


-Globalizazioa errealitatera urbiltzeko formula gisa (Antonio Zabala).

-Ikasgelako programazioaren gaitasunak (Amparo Escamilla).

-Competencias en la programación (Escamilla).


Gelan bakarra irakurtzeko denbora eman digu eta besteak etxean irakurtzeko proposatu digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario