Kaixo,
Gaurko egunean curriculumaren inguruan hitz egin dugu. Hasteko, klasera sartzerakoan haur hezkuntzako curriculum dekretua irakurri dugun galdetu digu. Inork ez du irakurri eta klasean ordenagailuan deskargatu eta taldeka zatiak irakurri ditugu. Gero banan banan besteen aurrean jarri eta irakurritakoa esplikatu behar genuela uste genuen, baina lehenengoek baino ez dute egin aurkezpena. Gero esan digu ariketa honen helburua bat beste bat dela: ikaskideen aurrean beldurrik gabe hitz egitea eta irakurritako testu bat esplikatzen jakitea. Denon artean haur hezkuntzako curriculum dekretuaren laburpena egin driven jarri dugu: https://docs.google.com/document/d/1CTWMp8y3lRrutPWUAGsPhbdmCQKoRTmgzxHAn1b5Sks/edit?ts=58a18f9c#
No hay comentarios:
Publicar un comentario