Gaurko Sarramonaren testua irakurrita eraman behar izan dugu. Nahiz eta batzuek ez duten irakurri, besteen artean komentatuko genuela esan diogu. Horregatik, klasea egiteko 2 aukera eman dizkugu: batetik, gelan gelditzea eta bera gidari moduan komentatzea testua eta bestetik, kalera ateratzea eta gure artean bere laguntzarik gabe interesgarriena iruditzen zaiguna komentatzea. Denok kalera ateratzea erabaki dugu eta denon artean Sarramonaren testuari buruz hitz egiten aritu gara. Komentatu dugun lehenengo gauza, hezkuntzan politikariek izan behar duten partaidetza izan da. Nire ustez, politikariek ez lukete inolako partaidetzarik izan beharko hezkuntzan. Hezkuntza oso gauza garrantzitsua da eta politikariek beraien gustura aldatzen dute, beraien pentsamendua oinarri hartuta hezkuntza bideratzen dute ikasle guztiek etorkizunean beraiei botoa emateko.
Gero, eskolen eta gurasoen arteko erlazioaz hausnartu dugu. Guraso gehienak ez dute beraien haurren ikasketetan murgildu nahi. Baina eskolak hori konpontzen saiatzen dira eta gurasoak haurren heziketan laguntzera bultzatzen dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario