Gaur haurreskolara joan gara korrika txikia ospatzen zuten eta laguntzera joan gara 1-2ko gela batean izan gara 9:00etan iritsi gara eta haurrak jolas librean ari ziren. Guk tartetxo hori aprobetxatu dugu haurreskola osoa ezagutzeko. Azalpen asko eman dizkigute eta guk ere galdera batzuk egin ditugu. Denak heldu direnean korroa egin dugu, gaileta jan dute eta kalera joateko berokiak eta korrikako petoak jantzi dizkiegu 10:00etan AEK-ko furgoneta etorri da musikarekin. Talde bakoitzean haur bat aukeratu dute lekukoa eramateko eta horrela ibilbide txiki bat egingo dute. Gu haurrekin korrika ibili gara, atzean ez gelditzeko, ihes ez egiteko... Ondoren musika jarri digu furgonetak eta dantzan ibili gara.
Bukatzeko korro handi bat egin dugu eta Aspitoak banatu dizkiegu haurrei. Oso gustora jan dituzte.
Haurreskolara bueltatzeko ere taldeka egin dugu. Gure gelakoak gazteenetakoak direnez lau heldu egon gara beraiekin: 2 hezitzaileak eta June eta biok.
Baskaltzeko orduan ez gara egon, baina gero agurrak nola egiten dituzten ikustera itzuli gara. Eta siesta egiten duten haurrak ere ikusi ditugu.
Interesgarriak dira horrelako bisitak.
Haurrak jolas librean ari zirela esan dudan bezala tartetxo hori haurreskola osoa ezagutzeko aprobetxatu dugu eta guretzat leku interesgarrienak direnei argazkiak atera dizkiegu.





Haur guztiak etxera joan zirenean beraiek erabiltzen duten ebaluazio metodoa erakutsi ziguten. Beraiek lehenengo pertsonan idatzitako txostenak erabiltzen dituzte, haurrak bere gurasoei eskutitz baten bidez bere haurreskolako bizipenak azaltzen dizkie.
Unibertsitatera joan ez garenez ikaskide bati eskatu diot klasean egin duzuena eta hau bidali dit:
Batetik, globalizazioari buruzko irakurketa bat egin dute eta bakoitzak dagokion parrafoari buruzko azalpena eman behar izan du.
Ondoren, haurren interesei buruz hitz egin dute, garrantzitsua da gure jarduna haurraren interestik abiatzea.
Gero, ikasketari buruz eztabaidatu dute. Prozesu honetan behaketa zuzena eta behaketa indirektoa beharrezkoak direla adierazi du irakasleak.
Klasea bukatzeko, irakasleak esan die hurrengo klasean ikasketa esanguratsuaren faseak landuko ditugula eta etxerako lanak bidali dizkie: berak arbelean egindako eskema osatzea.








No hay comentarios:
Publicar un comentario