jueves, 11 de mayo de 2017

2017ko urtarrilaren 27a

Kaixo,

Gaur didaktika orokorreko klaseekin hasi gara. Sartzerakoan irakasleak bere burua aurkeztu du. Ondoren, bakoitzak bere burua aurkeztera atera behar izan du. Aurkezpenak egin ondoren, klasea hasi da. Lehenengo gauza "curriculum" hitzaren esanahia aztertu dugu eta curriculum etimologikoa eta curriculum vitaea bereizi ditugu. Curriculum etimologikoa, ikastearen ibilbidea da eta curriculum vitaea, bizitzaren ibilbidea. Horrekin batera, curriculum etimologikoan 3 curriculum desberdin daudela ikusi ahal izan dugu: OCD-a, ikastetxekoa eta klasekoa. Klasea bukatzeko, klase praktikoetan zer egingo dugun azaldu digu irakasleak: Lehenengo, bloga ireki behar dugu, eta orain egiten ari naizen moduan klase egun bakoitzean zer egin dugun azaldu beharko dugu, eta bestetik, txikiak gineko 10 argazki hautatu eta hauekin "elkarrizketa" bat eduki behar dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario