Kaixo,
Gaur lehenengo gauza etxerako lanak bidali dizkigu. Batetik Curriculumaren eskema egin behar dugu eta bestetik, Serramonaren testuaren eskema egitea.
Gaur lehenengo gauza etxerako lanak bidali dizkigu. Batetik Curriculumaren eskema egin behar dugu eta bestetik, Serramonaren testuaren eskema egitea.
Etxerako lanak jakinda hauek egiteko Curriculuma nola egiten den esplikatzen hasi zaigu. Hasteko, goitik behera egiten da. Gero, Programa didaktikoa egin behar da, baina nola egiten da? Berak gure kabuz nola egin behar den aztertu behar dugula esan digu eta hori egiteko pauso batzuk eman dizkigu: programa didaktiko bat lortu, hau irakurri, ulertu eta bukatzeko antzeko bat egiten saiatu behar dugula esan digu.
Hau egiten hasi garenean konturatu garen lehenengo gauzaz programa didaktikoa unitate didaktiko batzuetaz osatuta dagoela izan da. Eta honekin batera, ikus dezakegu unitate didaktikoetan landuko ditugun edukiak markatzen ditugula eta hauek lortzeko helburuak finkatzen ditugula. Hauekin batera konpetentziak ere agertzen zaizkigu. Eskema honen bitartez hau hobeto ikusiko dugu:
Hau egiten hasi garenean konturatu garen lehenengo gauzaz programa didaktikoa unitate didaktiko batzuetaz osatuta dagoela izan da. Eta honekin batera, ikus dezakegu unitate didaktikoetan landuko ditugun edukiak markatzen ditugula eta hauek lortzeko helburuak finkatzen ditugula. Hauekin batera konpetentziak ere agertzen zaizkigu. Eskema honen bitartez hau hobeto ikusiko dugu:
Programa didaktikoa → Unitate didaktikoak → edukiak→ helburuak→ konpetentzia
Programa didaktikoa bukatuta, didaktika zer den galdetu digu. Eta denen artean komentatuz irakastearen artea dela ondorioztatu dugu.
Fernández Sotok dion bezala: “Ezagutza teoriko-praktiko eta teknologikoen eremu zientifikoa, horren erdiko ardatza erlazio- eta komunikazio- testuinguruetan garatzen diren irakaste-ikaste prozesu intentzionalak izanik, hor kultura integratzeko, bera eraldatzeko asmoz.” (1989;55).
Eta zer da didaktikak aztertzen duena? Irakaskuntza edo irakaste-ikaste prozesua aztertzen du didaktikak. Hau da, helburuak nola formulatu, zer nolako metodologiak aukeratu, motibazioa nola sortu ... arautuz.Fernández Sotok dion bezala: “Ezagutza teoriko-praktiko eta teknologikoen eremu zientifikoa, horren erdiko ardatza erlazio- eta komunikazio- testuinguruetan garatzen diren irakaste-ikaste prozesu intentzionalak izanik, hor kultura integratzeko, bera eraldatzeko asmoz.” (1989;55).
Honetaz gain. azken hamarkadetan didaktikan irakaskuntzaren dimentsio soziologikoak, politikoak, ideologikoak… berreskuratzeko kezka sortu da.
Didaktikan, gainerako hezkuntza zientzietan, eta oro har beste gizarte-zientzietan bezala, badira zientziaren definizioari buruzko iritzi desberdinak, bere egiteko moduaz, eta zientifikotasuna denari buruzkoak. Horiek guztiok perspektiba ezberdinak dira, batzuek korronteak edo orientazioak deitzen dituztenak.
Aurreko esaldiaz hauxe esan nahi dugu: zientzia zer den eta zer ez den bereiztean, didakta guztiak ez datozela bat, eta, oro har, gizarte-zientzietan, komunitate zientifikoek desberdin ulertu eta gauzatzen dute beren lana (zientzia egitea, alegia).
Geroxeago, medikuntzan targaren teknika erabiltzen dela esan digu, psikologian lanisterrena eta magisteritzan starken. Baina magisteritzan beste bi teknikak ere erabiltzen direla esan du.
Arrazionalismoak mundua araututa dagoela eta arrazoimenak arau edo lege horiek aurkitu ahako dituela defendatzen du. Geroxeago, medikuntzan targaren teknika erabiltzen dela esan digu, psikologian lanisterrena eta magisteritzan starken. Baina magisteritzan beste bi teknikak ere erabiltzen direla esan du.
Positibismoak ordea, gertaera eta fenomenoak kontuan hartzen ditu, hau da, errealitatea behatu behar dela esaten du.
Planteamendu teknologikoko teknika, ezaguera zientifikoan, oinarritzen da; hots, teknikak zientzia erabili edo aplikatzen du helburu zehatzak lortzeko edo objektuak lortzeko.
Hermeneutikoa-fenomenologikoa-interpretatzailea:
Errealitate bat behatzen du baina argi dauka bera behatzaile bat dela, beste bat etorriko balitz beste gauza bat deskribatuko luke.
Paradigma kritiko edo soziologikoa:
Errealitatea aztertuz, hau da, galdetuz zergatik egiten dute.
Klasea bukatzeko bideo bat ikusi dugu eta artikulu bat, "Esanguratsu" izenekoa, irakurtzen hasi gara. Testua irakurtzen bukatu ez dugunez hurrengo egunerako bidali digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario