Kaixo,
Gaur Eugenio Sasietak EHU/UPV-n egindako presentazioaren bideo ikusi eta aztertu dugu.
Gaur Eugenio Sasietak EHU/UPV-n egindako presentazioaren bideo ikusi eta aztertu dugu.
Bideoa: 01Berritze2016_06_01.mp4 → Eugenio Sasieta
METODOLOGIA → Arazotan oinarritutako ikaskuntza/ PBL.
EDUKIAK → Prozedurari garrantzi handia ematen diote, emaitzari baina gehiago. Jarrera oso garrantzitsua da eta kontzeptuei dagokienez ...
HELBURUAK → Programazio dinamikoa eta emergentea izatea.
KONPETENTZIAK → Egoerei aurre egiteko gai izatea, mundua ulertu, ondo sentitu
EBALUAZIO IRIZPIDEAK → Ikasleei ez diete ondo edo gaizki egiten duten esaten, eta ikasle batek gaizki egiten badu berarekin batera ariketa birpasatzen dute. Oraindik haurrak ez badu arazoa nun dagon ikusten, teknika batzuen bitartez praktikan jarriz haurrak ulertu arte segitzen du irakasleak.
ONDORIOAK →Gurasoei emozioak transmititzea lortu nahi da haurrek egiten dutenaz informatzean,
TALDEKATZEA → Bakoitza nahi duen taldera joaten da eta adinak ez du inporta.
DENBORALIZAZIOA → Ez da itxia, jarduera bakoitzarako behar duten denbora guztia hartzen dute.
ESPAZIOA → Ikasle guztiak nahi duten gelan egon daitezke, gela guztietako ateak irekiak daudelako.
ANIZTASUNA → Guztien artean errespetatzen dira. Eskola hauetan biziko diren esperientziak aniztasunean eta inklusibitatean oinarrituko dira.
BALIABIDEAK → Kooperazioa erabiltzen dute.
PROIEKTUA → Zerbait bizia da.
SOZIOKRITIKOA → Haurrak konpetenteak izan behar dira.
Bideoaren azterketarekin bukatzeko gure usteak idatzi behar izan dugu:
Umeak sartzerakoan pentsatzen genuen ez zekitela ezer eta han ikasten zuztela.
Beraiek uste dute mundu desberdin batetik datoz, kultura batekin, pentsatzen, mundua ulertzen, sentitzen dakite...
Gelan sortzen den zerbait da.
Bere norabidea mundua ezagutzea da baina ibilbide osoan ondo sentitzea oso garrantzitsua da.
Eskolak eskeintzen duen marko honetan ikasleek desioak azaltzeko askatasuna dute eta ondorioz egitasmoak, intentzioak, planak eta proiektuak sortzen dira eta zein errealitate ezagutu nahi duten erabakitzen da.
Ulertu nahi diren erralitatea hauek aztertzen edukiak eta gaitasunak era natural batean agertzen eta garatzen dira.
Beraz, bertan biziko diren esperientziak aniztasunean eta inklusibitatean oinarrituko dira, eta gure ustez, ezin bestekoak bihurtzen dira ezaguera areagotzeko. Horrela ume bakoitzak emozioa sentituko du.
Intentzioa edo desioa
Intentzioa edo desioa
Erronka
Esfortzua
Deskubrimendua → EMOZIOAK
Kontaketa
Errekonozimendua
Inklusioa
BERRELIKADURA
Ongi izatea, Kooperazioa ezinbestekoa emergentea izateko, iraindua inor ez sentitzea,
Txokoak (zirkulazio librea) , 9:00 tan sartzen dira, ateak irekita daude eta nahi dutenekin nahi duten lekura joan daitezke. 12:00tan taldetan elkartzen dira eta orduan talde proiektua erabiltzen dute.
Proiektua edo proiektuak zerbait biziak dira. Ez dira itxiak, malguak eta irekiak dira. Hasierako galderek galdera berriak sortarazten dituzte. Prozesuak sortzen dira.
Ezagutzak emergenteak direnez proiektuak sortzen joaten dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario